XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16.6. ISOMERIA.

Kimika organikoan, askotan, formula enpiriko berdineko elementu batzuek propietate desberdinak agertzen dituzte.

Adibidez, hiru konposatu ezagutzen dira Campsub5;Hampsub12; formula dutenak; hauetariko batek, 36, 2ampdeg;C-ra irakiten du, besteak 28ampdeg;C-ra eta besteak 9, 5ampdeg;C-ra.

Bi konposatu daude Campsub3;Hampsub6;O formula dutenak, eta beren propietateek desberdintasun nabarmenak dituzte.

Formula enpiriko berdineko baina propietate desberdineko substantzia batzuk existitzeari ISOMERIA esaten zaio. Bi edozein konposatu isomeroak baldin badira, beren propietate desberdinen arrazoia molekuletako atomoen lotura-modu desberdinean dagokeela pentsa daiteke; hots, egiturazko formulak desberdinak izan litezkeela pentsa daiteke.

Isomeroak zera dira: formula enpiriko berdina eta egiturazko formula desberdina duten konposatuak.

Konposatu isomeriko guztiak, bi alorretan bana daitezke: egitura-isomero eta estereoisomero alorretan, hain zuzen.

16.6.1. Egitura-isomeroak.

Atomoak molekula-barruan lotuta dauden moduaz desberdintzen dira; hau da, molekulek egitura desberdina dute, nahiz eta formula enpiriko berdina izan.

Hauek, era berean, honela sailka daitezke: 16.6.1.1. Katen isomeria.

Karbonoak katea linealak edo adarkatuak formatuz ase ditzake bere loturak.